glaziazioa

40.000 eta 100.000 urte bitarteko iraupena duen aldia da, non poloetako kasketen izotz- eta elur-masak latitude baxuagoetara zabaltzen diren, lurraren gainazalaren zati handi eta esanguratsu bat estaliz. Aldi glaziar edo izotz-aro baten baliokidea da, nahiz eta nahikoa nahasmen egon tipifikatutako aldi hotzak (Era glaziarra) identifikatzeko erabiltzen den terminologiarekin. Kuaternarioan zehar -duela 2,59 milioi urte hasitako aldi geologikoa-, glaziazioen eta glaziarteko aldien txandaketa gertatzen ari da, eta horietako azkena da gaur egun bizi dugun aldia. Glaziazio baten agerpena lurreko orbita-parametro batzuen aldaketa ziklikoekin lotutako faktore astronomiko jakin batzuen konbinazioaren ondorio da (orbitaren eszentrikotasuna, ardatzaren inklinazioa, ekinozioen prezesioa), eguzki-jarduerarekin batera; horrek eragiten du Lurrak eguzkitik datorren energia-kopuru txikiagoa jasotzen duten garaiak egotea, eta ondorioz hoztea gertatzea. Milutin Milankovi geofisikari, matematikari eta ingeniari serbiarrak (1879-1958) teoria arrakastatsu bat eman zuen ezagutzera, kuaternarioko glaziazioak orbita-aldaketa horien arabera azaltzen dituena; teoria hori, haren omenez, Milankoviren zikloak izenez ezagutzen da.

Honela ere ezaguna: aro glazial, izotz-aro