ionosfera
Atmosferaren eremua da, gutxi gorabehera 60-80 kilometrotik 500-1000 kilometrora bitarteko altitudean hedatzen dena, non airea ionizatuta dagoen, ioi positiboak eta elektroi askeak bertan zirkulatzen dutela, eta horrek eroale elektriko gisa jokatzea eragiten dio. Dentsitate ionikoa nahikoa handia da bertan maiztasun-tarte jakin bateko irrati-uhinak islatu ahal izateko. Halaber, satelite artifizialek lurrera bidaltzen dituzten seinaleetan interferentziak eragiten ditu. Latitude ertainetan, atmosfera-eremu honetako ionizazioa batez ere eguzki-erradiazioaren UB banda jakin batzuen eta X izpien xurgapenari zor zaio, latitude altuetan, aldiz, batez ere eguzki-haizeak garraiatzen dituen eta Lurraren eremu magnetikoak poloetarantz desbideratzen dituen partikula oso energetikoek eragiten dute. Ionosferak hiru geruzatan banatuta dago, D, E eta F letren hasierako letrez ezagunak. D geruza egunez bakarrik ageri da eta guztietan baxuena da, 60 km-tik gorako altitudean agertzen hasi ahal delarik. Horren gainetik E geruza dago kokatuta, eta gorago F geruza, bi azpigeruzatan banatzen dena (F1 eta F2), lodiera aldakorra dutenak, eguna edo gaua den arabera. Geruza ionosferiko bakoitzaren ezaugarri nagusiak hiztegi honetako sarrera egokietan xehatuta daude.
Erlazionatutako terminoak: D geruza