atmosfera-ibaia

Nolabaiteko pasabide edo korridore erlatiboki estua da, atmosferaren behe-aldetik igarotzen dena eta eremu tropikal eta subtropikaletik latitude ertain eta altuetarainoko ur-lurrun kopuru handia garraiatzen duena. Termino nahiko berria da, 1990eko hamarkadaren hasieran sortu baitzen, AEBn. Atmosfera-ibaiek ehunka kilometroko zabalera dute eta hainbat mila kilometroko luzera. Zeregin garrantzitsua betetzen dute ziklo hidrologikoan, atmosferan ur-lurruna horizontalki garraiatzeko mekanismo nagusia baitira. Batez beste, hamar bat aldi berean daude Lurrean, eta horietako bakoitzak Amazonas ibaiaren emaria baino ur kopuru handiagoa (egoera gaseosoan) desplazatzen du. Latitude ertainetako fronte hotzen eta borrascen aurretik sortzen diren behe-mailako korronte lasterrekin lotuta daude, eta euri bizi eta iraunkorren aitzindari eta sortzaile potentzial izan daitezke haiei zabalik dauden lurralde kontinentaletan, hala nola AEBko mendebaldeko kostaldean, Europako itsasaldean eta Afrikako iparraldean. Haiei lotutako euriak, mendien behartze orografikoak areagotuta, batzuetan uholde katastrofikoetan amaitzen dira.