atmosferaren zirkulazio orokorra
Troposferan airearen fluxu hiru dimentsiokoa. Harekiko egiten diren irudikapen gutxi-asko zehatzetan, korronte gorakor eta beherakor nagusiak, haize nagusiak eta zirkulazio-gelaxkak agertzen dira, Lurreko dinamika atmosferiko konplexua osatzen dutenak. Eskema horietako edozeinek errealitatearen irudikapen sinplifikatua eta aipatutako aire-fluxuak jasaten dituen etengabeko fluktuazioen -espazialak zein denborazkoak- batez bestekoa erakusten du. Eguzki-erradiazioa eta Lurraren errotazioa dira haren motor nagusiak. Latitudearen arabera Lurreko gainazalak jasotzen duen eguzki-erradiazio kopuru desberdinak, eremu kontinental eta ozeanikoek jasaten duten berotze desberdinak, baita horien banaketa espazialak ere, presio atmosferikoaren aldeak sortzen dituzte Lurreko gainazaleko eremu batetik bestera, eta horrek eskala planetarioko aire-mugimendua eragiten du. CGA (atmosferaren zirkulazio orokorra laburtzeko erabiltzen den sigla) eremu ekuatorialean gehiegizko pilatzen den beroa gainerako planetara garraiatzeaz arduratzen da.
Honela ere ezaguna: cga