Atmosfera tipoa

OACIk (Nazioarteko Abiazio Zibileko Erakundeak) hartutako erreferentziazko atmosfera da, aire-nabigazioa errazteko helburuarekin. Itsas mailaren batez bestekoan 1013,25 hPa-eko presio atmosferikoa eta 15 ºC-ko tenperatura ezartzen ditu. Gainera, maila horren eta tropopausaren artean tenperatura 0,65 ºC/100 m-ko erritmoan jaisten dela kontsideratzen du (goranzko gradiente termikoa), airea gas perfektu gisa hartzen du, eta hidrostatikaren ekuazioa betetzen dela onartzen du. Premisa horietatik abiatuta, erraz kalkula daitezke interesatzen den altitudeko presio- eta tenperatura-balioak. Atmosfera tipoa atmosfera estandarra edo ISA izenez ere ezagutzen da, eta bere ezaugarriak latitude epeletan, batez beste, gertatzen diren baldintzetan oinarritzen dira.