lurrunketa
Egoera-aldaketa likidotik lurrunera, irakite-puntua baino tenperatura baxuagoan. Kondentsazioarekin batera, atmosferan gertatzen diren prozesu termodinamiko nagusietako bat da, bero kantitate handia inplikatzen duena. Lurrunatzen den ur likidoaren gramo bakoitzeko, airetik 600 kaloria inguru xurgatzen dira. Hori da ur-gramo hori lurrun bihurtzeko behar den bero-energia.
Erlazionatutako terminoak: bero latentea
Honela ere ezaguna: lurrunketa-izerdiketa, lurruntze