bero latentea

Gorputz edo substantzia baten masa-unitateak egoera aldatzean askatzen edo xurgatzen duen bero-kantitatea da. Atmosferan, bero latentearen transferentzia garrantzitsuak gertatzen dira, bertan dagoen uraren fase-aldaketen ondorioz. Kondentsatzen den ur-gramo bakoitzeko, 540 kaloria (zenbaki biribiletan) askatzen dira airera, eta horiek airea berotzen laguntzen dute. Kantitate bera xurgatzen da airetik hidrometeoroen lurrunketa gertatzen denean. Hodeiak eta prezipitazioa sortzeko prozesuetan, jokoan sartzen den bero latentearen kantitatea oso handia da, ur-lurrun kantitate izugarriak tanta txiki, tanta eta izotz-kristal bihurtzen baitira. Izoztean (ur likidotik izotzera) eta urtzean (izotzetik ur likidora) gertatzen diren bero latentearen transferentziak nahiko txikiagoak dira (80 kaloria gramoko).

Erlazionatutako terminoak: kondentsazio, lurrunketa, kondentsazio