elur-maluta
Izendapen generiko horren pean, bai izotz-kristal indibidualak bai kristal horien multzoak izan ditzakegu, airean zehar erortzean etengabeko astinaldiak jasanik elkarrekin soldatzen direnak, elur-maluta tradizionala emanez. Haren dimentsioak eta bulkortasuna oso aldakorrak dira, elurte garaiko ingurumen-baldintzen arabera. Elur-malutak osatzen dituzten izotz-kristal txikiak hodei hotzen barnean sortzen dira, non, hasieran, ur-tanta azpigatzatuak eta egitura hexagonaleko izotz-prisma mikroskopiko txiki-txikiak elkarrekin bizi diren, izotz-enbrioi gisa jarduten dutenak. Tanten lurrunketak kristalak hazteko behar den ur-lurrina ematen du. Adarkatze-prozesu konplexu baten bidez hazten dira, eta prozesu hori aldatu egiten da kristalak inguratzen dituen tenperaturaren eta ur-lurrinaren saturazio-mailaren arabera. Azken forma -plaka, zutabe edo izarra- bi aldagai horiek nola konbinatzen diren araberakoa da.
Erlazionatutako terminoak: elurra