elur-orbana
Azalera txikiko elur trinkoaren geruza da, eguzki-erradiazioari gutxi esposatutako lur-eremu batean kokatua, urte osoan edo horren zati handi batean guztiz urtu gabe irauten duena. Elur-orbanak ohikoak dira mendiko goi-eremuetan (latitude ertainetan 2500 eta 3000 m arteko altueratik gora), non elur betiereko mugatik behera irauten duten, bai udaberriaren bigarren erdian, bai udan, urteko tenperaturarik altuenak lortzen diren garaiarekin bat eginez. Elur-orbanak ventisquero eta helero izenak ere jasotzen ditu -hitz horiek, gainera, beste esanahi meteorologiko batzuk ere onartzen dituzte-, hainbat lokalismoz gain.