klima-aldaketa
Adierazpen honi ematen zaion erabilerarik ohikoena Lurreko klimaren aldaketei egiten die erreferentzia, aldaketa horiek, neurri handi batean, giza jardueren ondorio baitira: berotegi-efektuko gasak atmosferara isurtzea, erregai fosilen erreketa masiboaren ondorioz. Behatutako berotze globala da gaur egungo klima-aldaketaren (inplizituki antropogenoa) adierazpenik argiena. Zentzu zabalagoan, terminoak klima-ezegonkortasunaren edozein forma adierazten du, haren kausa fisikoak edozein direla ere. Kontuan hartuta Lurreko klima berez aldakorra dela, bere aldakortasun naturalaren barruan estatistikoki esanguratsuak diren joerak antzematen direnean (nahikoa luzeak diren epeetan), zuzen esan daiteke klima-aldaketa bat gertatzen ari dela. Lurraren historian zehar asko gertatu dira, seinale eta magnitude desberdinekoak, baina egungoaren berezitasuna da ezin zaiola soilik kausa naturalei egotzi.
Erlazionatutako terminoak: karbono dioxidoa (CO2), berotegi-efektua