presio atmosferikoa

Atmosferak edozein gainazalen gainean, bere pisuaren arabera, eragiten duen presioa da. Lurrazaleko edozein puntutan, presio hori sekzio transbertsal unitarioko aire-zutabe baten pisuaren baliokidea da, atmosferaren gainerainokaino hedatzen dena eta, ondorio praktikoetarako, 300 kilometroko altueran koka daitekeena (exosfera). Aipatutako aire-zutabean dagoen aire osoaren masa -oinarrian metro koadro bat duela suposatuz- 10000 kilogramo ingurukoa da. Kanpoan egonda zapalduta ez hiltzearen arrazoia da gure buruen gainean dugun aireak ez duela presio bat behera bakarrik eragiten, baizik eta norabide guztietan -kontuan hartzen dugun atmosfera-mailan edozein delarik ere-. Nazioarteko Unitate Sisteman, presio atmosferikoa hektopascaletan (hPa) adierazten da. Unitate hori milibarraren baliokidea da, gero eta gutxiago erabiltzen dena. Merkurio-milimetrotan edo -hazbetetan adieraztea ere ohikoa da (hazbete [in] bat 25,4 milimetro da [= 0,0254 m]), likido horren barometroetan aldagai hori neurtzeko lotutako unitateak. Tresnaren asmatzaileari -Evangelista Torricelli (1608-1647)- omenaldia eginez, merkurio-milimetro bati (mmHg) dagokion presioa, definizioz, torr 1en berdina da.

Erlazionatutako terminoak: bar, milibar, barografo, zingira barometriko