presioa

Magnitude fisiko eskalarra da, gainazal-unitateko eragindako indar gisa definitzen dena. Efektu deformatzailea neurtzen du (konpresioak eta hedapenak, airea bezalako fluido baten kasuan) edo indar baten sarbide-ahalmena. Nazioarteko Sisteman adierazteko erabiltzen den unitatea pascala (Pa) da, metro koadro (m2 ) bateko gainazal batean newton (N) bateko indarrak eragiten duen presioaren baliokidea [1 Pa = 1 N/m2 ]. Presio atmosferikoa aldagai meteorologiko garrantzitsuenetako bat da.