barografo
Presio atmosferikoaren erregistro jarraitua egiteko gai den gailu bat duen barometro aneroide mota bat. Kapsula aneroideak jasaten dituen oszilazioak -presio-aldaketen ondorioz- luma txiki bati transmititzen zaizkio, zeina danbor biragailu baten gainean jarritako paper graduatu baten gainean bermatzen den. Orratz tindatuak paperean grafiko bat marrazten du, eta horrela, presioaren aldaketak zehatz-mehatz erreproduzitzen dira, etengabeko igoerekin eta jaitsierekin. Tresna hori noiznahi kalibratu behar da (idealena 24 orduro egitea da) merkurio- barometro batekin, azken tresna horrek zehaztasun handiagoa duelako.
Erlazionatutako terminoak: presio atmosferikoa