milibar

1000 bariaren baliokidea den presio-unitatea. Baria (bar) presioaren unitatea da sistema zegesimalean (CGS). Definizioz, baria bat dina baten indarrak (1 dyn) zentimetro koadro bateko gainazal batean egiten duen presioaren berdina da (1 bar = 1 dyn/cm2 ). Baria bat bar baten milioirena da, eta, era berean, Nazioarteko Sisteman (NS) presioaren unitatea den pascal baten (Pa) hamarrena da. Horren ondorioz, milibar bat (1 mb) hektopascal baten (1 hPa) berdina da [ehun pascal]. Baliokidetasun horrek (1 mb = 1 hPa) esan nahi du berdin dela gainazal-mapa bateko isobaren balioak milibaretan edo hektopascaletan adieraztea. NSaren ezarpen progresiboak, CGSaren aurrean, gero eta gehiago erabiltzea dakar hektopascala milibarraren ordez, azken hau erabilera galtzen joanez.

Erlazionatutako terminoak: presio atmosferikoa, baria