bar

Presio-unitatea da, milioi bat baria baliokidea duena; horregatik megabaria ere deitzen zaio. Ohikoena da presio atmosferikoa hektopaskaletan (hPa) adieraztea, honela betetzen delarik: 1 bar = 1000 hPa (paskal eta hektopaskal). Presioarekin lotutako beste termino meteorologiko batzuek bezala, hala nola barometro, baroklino edo bariko hitzek, bar hitzak jatorri etimologikoa báros termino greziarrean du, pisua esan nahi duena. Aire-zutabe batek zenbat eta pisu handiagoa izan, orduan eta presio handiagoa eragingo du, eta alderantziz.

Erlazionatutako terminoak: presio atmosferikoa