kriosfera
Sistema klimatikoaren osagaia da, Lurrean egoera solidoan dagoen ur guztia biltzen duena, bai Lurraren gainazaletik gora bai behetik, bai lurralde kontinentaletan bai itsasokoetan. Itsas, laku eta ibai-izotzak, lur sendoaren gainean pilatutako elurra, glaziarrak, izotz-geruza handiak (Antartika, Groenlandia) eta aldi baterako edo betiko izoztutako lurra (permafrosta) barne hartzen ditu. Kriosferak eginkizun garrantzitsua du Lurreko klimarengan eta funtsezkoa da berotze globalaren etorkizuneko bilakaeran. Elurraren eta izotzaren islapen-ahalmen handiak (jasotzen den eguzki-erradiazioaren % 90 arte) Lurreko batez besteko tenperatura erregulatzen du modu naturalean. Izoztutako gainazal txikiago batek Lurrean bero gehiago xurgatzea dakar, ondorioz tenperatura igoz.