termikoa

Bere ingurua baino beroagoa den azalera baten gainean sortzen den tokiko eskalako aire-korronte gorakorra. Lurzoru-mota ezberdinek (hondarra, harkaitzak, belardia…) ukipenean duten aireari bero-kopuru desberdinak transferitzen dizkiote. Gehien berotzen diren lurralde-eremuetan, aireak tenperatura handiagoa hartzen du eta arinagoa bihurtzen da (dentsitate txikiagokoa). Orduan, gorantz bultzada hidrostatiko handiagoa jasaten du, eta horrek termikoen eraketa dakar. Haren presentzia hegazti harraparien hegan egite zirkularrek salatzen dute, horrela jokatuz ia ahaleginik egin gabe airean eusten baitira. Hegaldi zaletu motordunbako praktikatzaileek beren belaontziekin erabiltzen duten teknika bera da, baita hegal-deltako eta parapenteko praktikatzaileek ere. Termika batean gora egiten duen aireak kondentsazio-maila lortzen badu, kumulu txiki bat osatzen hasten da, eta horren geroko garapen bertikala, neurri handi batean, atmosfera-egonkortasun/ezegonkortasun mailak baldintzatuko du.

Erlazionatutako terminoak: konbekzio