konbekzio
Naturan bero-transmisiorako moduetako bat da, Meteorologian atmosferan aire-masen beroaren eta beste propietate batzuen -ur-lurruna edo higidura-kantitatea, esaterako- garraio bertikalarekin identifikatzen duguna. Aire-bolumen handiak lekualdatzea dakar, eta funtsezko mekanismoa da aipatutako propietateen truke bertikalean troposferaren baitan. Konbekzioa nagusiki eguzkiak aurrez berotutako lur-azal baten gainean gertatzen da, non aire beroaren igoera-korronteak sortzen diren, hodei konbektibo edo garapen bertikaleko hodei izenez ere ezagutzen direnak eratzera irits daitezkeenak, ala ez.
Erlazionatutako terminoak: CAPE, termikoa, baxu termiko