permafrost

Nazioartean betiko izoztuta dagoen lurzoruari ematen zaion izena. Ingelesezko permanent (iraunkorra) eta frost (izotza, izozteak) hitzen bateratzetik sortzen da. Lurzoruaren geruza da -lurra, harkaitza edo bien nahasketa, baita materia organikoa ere-, lodiera aldakorrekoa, eta bertan dagoen ura urte osoan zehar erabat edo partzialki izoztuta dago. Permafrosta Lurreko toki hotzetan existitzen da, udako berotzeak lurzoruan dagoen izotza erabat urtzera iristen ez den lekuetan. Normalean, izozte-urtze zikloak urtean eragiten dion azaleko geruzaren azpian, betiko izoztutako lurzoruaren beheko geruza bat egoten da. Azken hamarkadetan ipar-hemisferioko latitude altuetan izandako tenperaturen igoerak (non berotze globala magnitude handiagoz ari den agertzen) eragiten ari da lurzoruko urtaroko izotz-urtzea gero eta sakonera handiagora iristea. Horrek metano eta CO2 kantitate handiak atmosferara askatzea dakar.