ezegonkortasuna

Atmosferari dagokionez, oreka hidrostatikorik gabeko egoera bat adierazten du. Ezegonkortasun atmosferikoa dagoenean, bertikalean pixka bat mugitzera behartuta dagoen edozein aire-burbuila askatasunez igotzeko joera du, frenorik gabe, une oro bere baino aire trinkoagoarekin topo egiten duen bitartean. Troposferaren maila ertain eta altuetan normala baino aire hotzagoa egoteak aire-igoerak eta garapen bertikaleko hodeien sorrera errazten du, batzuetan ekaitzetan amaitzen dena. Horrelakoak sortzeko, ezinbestekoa da ezegonkortasun atmosferiko maila handi bat egotea. Horretan laguntzen dute, halaber, jatorri mekaniko eta termikoko hainbat mekanismok, hala nola gainazaleko haizeen konbergentziak, behartze orografikoek edo lurzoruaren insolazio bidezko berotzeak.