exosfera

Atmosferako kanpoko geruza da, muga ondo definiturik gabea. Egile gehienek 500 eta 10000 kilometro arteko altueran kokatzen dute, baina ez dago adostasun bateraturik. SOHOk (Eguzki eta Heliosferako Behatokia) 1990eko hamarkadan hartutako datu batzuen azken azterketak lurrazaletik 630000 kilometrora dauden jatorri atmosferikoko hidrogeno neutro atomoen presentzia agerian utzi du. Exosferan airearen dentsitatea oso txikia da -praktikoki mespretxagarria-, eta ia ez da talkarik gertatzen hain aire arraroaren gas-molekulen artean, horietako batzuk -arinenak- lurraren erakarpen-eremutik ihes eginez. Meteorologian, ohikoa da atmosferaren goiko muga 300 kilometroko altueran kokatzea, horren gainetik dagoena hutsa dela kontsideratuz. Bestalde, Nazioarteko Aeronautika Federazioak atmosferaren eta espazioaren arteko muga 100 km-tan bakarrik finkatzen du, Kármán lerroa izenaz ezagutzen dena.