Fahrenheit eskala

Daniel Gabriel Fahrenheit (1686-1736) beira-instrumentu fabrikatzaile eta fisikari holandarrak -Polonian jaioa- 1724an proposatutako tenperatura-eskala, non uraren izozte- eta irakite-puntuek, baldintza normaletan, 32 eta 212 balioei dagozkien, hurrenez hurren, Fahrenheit graduetan (ºF) adierazita, eskala honetako unitatea baita. Celsius graduetan [t (ºC)] tenperatura lortzeko, Fahrenheit-en baliokidetik [t (ºF)] abiatuta, edo alderantziz, ondoko bihurketa-formulak erabili behar dira: t (ºC) = [t (ºF) – 32] / 1,8; t (ºF) = 1,8 · t (ºC) + 32. AEB da eskala hau oraindik erabiltzen duen munduko herrialde gutxietako bat.

Erlazionatutako terminoak: tenperatura