lehorte

Prezipitaziorik gabeko edo prezipitazio-defizit nabarmena duen denbora-tarte luzea, desoreka hidrologiko larria eragiten duena. Lehorteak nolabaiteko eguraldi anormalki lehor baten iraunkortasunaz karakterizatzen dira, non prezipitazio-balioak batez bestekotik behera gelditzen diren. Edozein lehorteren hasierako kausa prezipitazio-eskasia da (lehorte meteorologikoa), horrek lurzoruaren hezetasun-defizita dakar (lehorte agrikola), laboreen ekoizpenean eragin negatiboa duena eta hainbat ekosistema aldatzen dituena. Bigarren fase horri hirugarren eta azken bat jarraitzen dio, non dagoen eskariari erantzuteko behar diren baliabide hidrikoak nahikoak ez diren (lehorte hidrologikoa). Ez dago lehortearen definizio bakar eta unibertsalik, haren hasiera- eta amaiera-unea zehazki finkatzen duenik, ez eta intentsitatea ere, izan ere, tokien arabera (errealitate klimatiko desberdinak) eta uraren erabileren arabera, kontzeptua eta pertzepzioa aldatu egiten baitira. Literatura zientifikoak ehun definizio desberdin baino gehiago hartzen ditu kontuan lehortearentzat, horrek karakterizatzeko duen zailtasunaren berri ematen duelarik.

Erlazionatutako terminoak: ariditasuna