izotz-lorea

Lore-itxurako izotz-egitura deigarria, itsas izotz-geruza baten (banisa) gainean egoera ingurumeneko baldintza jakin batzuetan eratzen dena. Fenomenoaren jatorria izotzezko gainazalak dituen zirrikitu eta hutsune txikien bidez ihes egiten duen ur-lurrunean dago. Harekin harremanetan dagoen airea oso hotza bada -–22 ºC inguruko tenperaturetan- eta bare badago, ur-lurrunaren sublimazio bat gertatzen da, eta lorea garatzen da. Izotz-geruza flotatzaile horren gainean dauden gatz-partikulek izoztatze-nukleo gisa jarduten dute, egitura ederra osatzen duten izotz-kristalen euskarri gisa. Horretan laguntzen dute, halaber, banisaren zimurdurek. Izotz-loreen berezitasunetako bat gaziak izatea da, itsas uraren zuzeneko izoztatzez sortzen den izotzarekin gertatzen ez den zerbait. Izotz-loreak ez dira bakarrik agertzen, hedadura handi samarreko zelaiak osatuz baizik. Artikoan zein Antartikan daude dokumentatuta, baita ur gezako aintzira eta laguna batzuen izotz-gainazalean ere.