izotz-orratz
Izotz oso trinkoz osatutako orratza, forma konikokoa eta luzera zein lodiera oso aldakorrekoak dituena, elurraren edo izotzaren urtzetik datorren uraren tantek, 0 ºC baino tenperatura baxuagoko airearekin kontaktuan jarri eta izoztean -metaketaz- eratzen duten egitura. Hitzaren jatorria calamulus hitz latinoan dago (calamellus latin arruntean), calamus-en (kalamu) txikigarria baita, eta kanabera esan nahi du. Izotz-orratzak teilatu-hegaletan agertu ohi dira, haien gainean elurra metatu ondoren, aipatutako elurraren urtze-prozesua hasten denean eta, ondoren, izotzaldi bat gertatzen denean. Halaber, ohikoa da zubien arkuetatik, kobazuloen sarreretan edo harkaitz-babeslekuetan zintzilik ikustea.
Honela ere ezaguna: izotz-kandela, izotz-xiri