aerosol(ak)

Atmosferan esekita dauden partikula solido edo likidoak. Hertsiki esanda, elementu horiek murgilduta dauden gasak ere aerosola osatzen du. Singularra edo plurala erabiltzea berdin dio, nahiz eta azken hori hedatuagoa dagoen. Aerosolak izaera eta tamaina oso aldakorrekoak dira (kasu guztietan mikroskopikoak) eta airean irautean ikusgarritasuna murriztera irits daitezke. Jatorri naturala (sumendi-hautsa, basamortu-hautsa, polen-hodeiak…) edo antropogenikoa (erregai fosilen erretzea, hondakin industrialak…) izan dezakete. Bi kasuetan, hodeien eraketa-prozesuetan parte hartzen dute -kondentsazio-nukleo gisa jardunez- eta sistema klimatikoan eragina dute, bai hodei-estaldurarekin duten harreman zuzen -aldi berean konplexu- horregatik, bai lurreko oreka energetikoan betetzen duten zereginagatik.

Erlazionatutako terminoak: zaparrada, zaparrada