oxigeno
Atmosfera osatzen duen nahasketa gaseosoaren bigarren osagai ugariena. Bere bolumenaren % 20,95 hartzen du, airean nagusiki bere forma diatomikoan (O2 ) egonik. Oxigeno-molekulak goi-atmosferan disoziatzen dira nagusiki, elementu horren atomo askeak sortuz. Nitrogenoa bezala, gas kolorge, usaingabe eta zaporegabea da, bizitzarako funtsezkoa, izaki bizidunek arnasketaren bidez kontsumitzen dutena. Landareen eta zianobakterioak eta itsas fitoplanktona bezalako beste organismo batzuen jarduera fotosintetikoa da hura berritzeko arduraduna, aireari gehituz.