urtze-puntua

Substantzia bat egoera solidotik egoera likidora pasatzen den tenperatura da. Bere balioa izoztze-puntuarenarekin bat dator. Izotz puru batean pentsatzen badugu, 0 ºC-tan eta atmosfera baten presioan ur likido bihurtzen da. Azken horrekin gertatzen denaren ez bezala -izoztze-puntutik beherako tenperaturetan ere hala mantentzeko gai baita-, izotzaren kasuan, ezinezkoa da egoera solidoan mantentzea tenperatura 0 ºC baino altuagoa bada, ekarritako bero-gehigarri guztia fase-aldaketan erabiltzen baita.