urte hidrologikoa
Hidrologian urteak zenbatzeko erabiltzen den hamabi hilabeteko aldi jarraitua. Espainian, konfederazio hidrografikoek urriaren 1ean hasi eta irailaren 30ean amaitutzat kontatzen dute. Banaketa horrek zergatia dauka urtean zehar prezipitazioek izaten duten ohiko portaeran, aldi horren amaiera baliabide hidrikoek gutxieneko mailara iristen diren garaiarekin bat datorrelarik. Banaketa hori ez dator zehazki bat urte hidrometeorologiko edo nekazaritza-urtearekin.