urtzea

Materiaren egoera-aldaketa bat da, fase solidotik likidora. Izotzaren urtzea atmosferako prozesurik ohikoenetako bat da. Prezipitatzean zenbait hidrometeorotan gertatzen da (elurra, kazkabarra…), baita hodeien barnean edo lurrazalean dauden eta airearekin harremanetan dauden izotz-masetan ere (glaziarrak, izotz-plataforma, izotz- edo elur-geruzak…). Urtzen den izotz-gramo bakoitzeko, airetik 80 kaloria inguru xurgatzen dira. Hori da urtze-bero ezkutua izenez ezagutzen dena.