tximista
Atmosferaren izaera elektrikoaren adierazpenik nagusiena. Elektrometeoro bat da, deskarga elektriko bortitz batean datzana, zeinaren jatorria eta helmuga ekaitz-hodei bat eta lur-azalera izan baitaitezke (hodei-lur tximista), bi ekaitz-hodei (hodei-hodei tximista), ekaitz-hodeia eta zeru garbiko eremu bat (hodei-aire tximista) edo kumulonimboaren barneko bi eremu (barne-hodei tximista). Lurrean eragiten duten tximisten gehiengoak karga negatiboak garraiatzen ditu, gehienbat kumulonimboaren beheko aldetik datozenak, non pilatzeko joera baitute. Tximista, distiralda edo kandela izenez ere ezaguna, ibilbide bihurgunetsua jarraitzen du normalean airean zehar, adar ugari agertuz, gehienak deskarga nagusia zeharkatzen den kanaletik abiatzen direnak. Tximistak airea gehien ionizatuta dagoen eta erresistentzia elektriko txikiagoa duen bidetik igarotzen da. Bi meteoro elektriko lotuta ditu: dirdira (distira argitsua) eta trumoia (soinua). Ohikoa da tximista dirdirarekin identifikatzea eta biak sinonimotzat hartzea.
Erlazionatutako terminoak: sugetxo, tximistorratz, aparatu elektrikoa
Honela ere ezaguna: descarga elektrikoa