Euro

Grezia mitologian ekialdeko haize-jainkoari ematen zitzaion izena. Autore klasikoek, bereizketarik gabe, Euro (eurus) edo Euros izenez aipatzen dute. Antzinako haize-arrosa zein kontsideratzen den, harekin lotutako jatorri-noranzko sektorea aldatu egiten da, ipar-ekialdetik (NE) hego-ekialderaino (SE). Atenasko Haizeen Dorrean hego-ekialdera begira dagoen fatxadan agertzen da irudikatuta (vulturnus), Apeliotesek ekialdeko fatxada okupatzen duen bitartean. Euro Homerok aipatutako lau haize nagusietako bat da, eta ENE eta ESE bitarteko norabideei dagokie.