Coriolis efektua
Erreferentzia-sistema birakor batean, biraketak berak higitzen ari den edozein objekturi eragiten dion efektua da. Izen hori Gaspard-Gustave de Coriolis (1792-1843) ingeniari eta matematikari frantsesaren omenez jaso du, 1835ean argitaratutako artikulu batean matematikoki deskribatu zuen lehena izan baitzen. Lurrean, Coriolis efektuak bere gainazalean mugitzen diren objektuen ibilbidea desbideratzeko joera du, baita fluido geofisikoena ere, ura zein airea. Desbideratze hori eskuinerantz gertatzen da ipar hemisferioan eta ezkerrerantz hego hemisferioan. Atmosferan mugitzen den edozein aire-bolumenek efektu honen eragina jasotzen du, eta horrek indar fikzio edo itxurazko bat sortzen du bere gainean, airean eragiten duten beste indarrei gehitzen zaiena, hala nola presio-gradiente horizontalak eragindakoa, marruskadura edo indar zentrifugoa, azken hau ibilbideak zirkularrak direnean bakarrik agertzen baita.
Erlazionatutako terminoak: Coriolis indarra
Honela ere ezaguna: Coriolis azelerazioa