kazkabarra

Izotz-ale esferikoz osatutako hidrometeoroa da -forma ohikoena-, forma irregular edo konikoa ere izan dezake -gutxi ohikoa-, eta 5 eta 50 mm arteko diametroa izaten du, nahiz eta salbuespenez kalibre handiagoa izan dezakeen. Barne-egitura geruzatan antolatuta dago, tipula baten itxurakoa, eta geruza bakoitza osatzen duen izotza gardena, argi-iragazkorra edo opakoa izan daiteke, duen aire-kopuruaren arabera. Izotz gardeneko geruzek ekaitz-hodeiaren barruan kazkabarraren hazkunde azkarreko faseei dagozkie, eta opakoak, aldiz, prozesu geldo baten emaitza dira. Bi kasuetan, kazkabarra kumulonimboaren barruan dauden ur-tanta gainhoztuen izoztetik sortutako izotzaren akrezioari esker hazten da, kumulonimbo horretan sortzen baita. Kazkabar-aleak banan-banan edo aglomeratuak eratuz eror daitezke. Tamaina handikoek -ondorio suntsigarriak dituztenek- pedrisko, pedra edo harri izen arrunta hartzen dute. Nahiko ohikoa da eguneroko objektuekin identifikatzea, hala nola garbantzuak, olibak, uso- edo oilo-arrautzak, golf-pilotak, tenis-pilotak...

Erlazionatutako terminoak: kazkabarraldia / kazkabarra egin, hidrometeoro