kazkabarraldia / kazkabarra egin

Kazkabar-prezipitazioa. Kazkabaraldietan, kazkabar-aleen kopurua, tamaina eta forma oso aldakorrak dira. Bortitzenetan, hainbat dezimetroko lodiera duen geruza bat sor daiteke lurzoruaren gainean, eta kalibre handiko kazkabar-harriak erortzea ere ohikoa da. Kazkabar-harri horiek hainbat kazkabar-aleren aglomeratuek osatzen dituzte, aurretik ekaitz-hodeiaren barruan modu bortitzean elkarren artean talka egin dutenak, elkarrekin fusionatuz eta forma irregulareko izotz-blokeak sortuz.

Erlazionatutako terminoak: kazkabarra