karbono-zikloa

Lurrean gertatzen den ziklo natural garrantzitsua da, karbonoa duten konposatuen erreserbategi ezberdinen artean eta klima-sistema osatzen duten osagai guztien artean (atmosfera, hidrosfera, kriosfera, biosfera eta litosfera) gertatzen den karbono-fluxu osoa biltzen duena. Erregai fosilen errekuntzatik datozen karbono-konposatuen atmosferarako isuriek ziklo natural hori aldatzen ari dira, eta horrek aipatutako klima-sisteman, bereziki atmosferan, antzeman daitezkeen aldaketak eragiten ari du.

Erlazionatutako terminoak: erreserbategi