ekinozio
Nahiz eta ez den termino guztiz meteorologikoa, ohikoa da Meteorologia eta Klimatologiako testuetan aipatzea. Jatorri etimologikoa latinezko aequinoctium hitzean du, latinezko aequus (berdin) eta noctem, nox (gau) hitzen bat-egitetik sortua, eta horrek adierazten du eguneko eta gaueko iraupena berdintzen den urteko egunari dagokiola. Urtean bi ekinozio egoten dira, eta egun horietako bakoitzean eguzkia zehazki ekialdetik ateratzen da eta mendebaldetik sartzen. Ipar hemisferioan, udaberriko edo udaberri-ekinozioa martxoaren 20an edo 21ean izaten da, eta udazkenekoa, irailaren 22an edo 23an. Hego hemisferioan alderantziz gertatzen da. Bai ekinozioek bai solstizioek urtea zatitzen duten lau sasoi astronomikoen aldaketak markatzen dituzte.
Erlazionatutako terminoak: solstizioa