klorofluorokarbonoak (CFC)

Klorofluorokarbonoak izendatzeko nazioartean erabiltzen den sigla. Jatorri industrialeko konposatu kimiko sintetiko horiek, freoi izenez ere ezagunak, 1930eko hamarkadan hasi ziren erabiltzen hozgarritzat, hozkailuen zirkuituetan amoniako toxiko eta korrosiboa ordezkatuz. 1960ko hamarkadatik aurrera, masiboki erabiltzen hasi ziren aerosolen bultzatzailetzat (lakak, pinturak…) eta garbiketa-produktuetako disolbatzailetzat, beren toxikotasun eta sukoitasun eza zela eta, baita itxuraz erreaktibotasun kimiko baxua zutela ere. Alarmak 1970eko hamarkadaren erdialdean piztu ziren, F. Sherwood Rowland eta Mario Molina kimikariek aurkitu zutenean, atmosferan luzaroan irauten dutelako, gas horiek ozono estratosferikoaren molekulak suntsitzen zituztela, Antartikaren gaineko aipatutako gasaren kontzentrazioaren beherakadan lagunduz. Montrealgo Protokoloa indarrean sartu ondoren -1989ko urtarrilaren 1ean-, haien fabrikazioa debekatu zen, pixkanaka konposatu kimiko kaltegarritasun txikiagokoez ordezkatuz.

Erlazionatutako terminoak: ozono-geruza

Honela ere ezaguna: CFC