klimograma
Behatoki edo estazio meteorologiko bati dagozkion tenperaturaren eta prezipitazioaren hilabeteko batez besteko balioak irudikatzen dituen grafikoa da. Abszisa-ardatzaz gain -horizontala-, non urteko hilabeteak agertzen diren, bi ordenatu-ardatz ditu: ezkerrekoak tenperatura-eskala, eta eskuinekoak prezipitazio-eskala. Klimogramak, aldi berean, tenperaturaren urteko jokabidearen kurba eta hilabeteko batez besteko prezipitazioaren histograma erakusten ditu. Beste izen baliokide batzuk ere baditu, hala nola climagrama, climatograma, ombrograma, diagrama ombrotermikoa edo diagrama klimatikoa.
Honela ere ezaguna: diagrama ombrotermikoa