Van Allen-en gerrikoak

Magnetosferako bi eskualde, ekuatorearen planoan kokatuak, non partikula elektriko oso energetikoen kontzentrazio handia dagoen, eguzki-haizearen eta erradiazio kosmikoaren Lurraren eremu magnetikoarekiko elkarrekintzaren ondorioz. Gerriko horietako bakoitzak toroide bat osatzen du, non aipatutako partikulak konfinatuta dauden, guztiak Lurraren inguruan orbitan. Barruko gerrikoa Lurraren 1 eta 2 erradio bitarteko distantzian kokatzen da, eta kanpokoa 3 eta 4 bitartekoan. Izen hori James A. Van Allen (1914-2006) fisikari estatubatuarrari omenaldi gisa ematen zaie, hark aurkitu baitzituen.

Erlazionatutako terminoak: magnetosfera