Venturi efektua
Fluidoen dinamikako fenomeno ezaguna, Giovanni Battista Venturi (1746-1822) fisikari italiarrak 1797an ezagutarazia, hodi batean zehar isurtzen ari den likido edo gas baten presioaren beherakadan datzana, hodia estutzen denean, fluidoak hartzen duen abiadura handiagoaren ondorioz. Atmosferan, Venturi efektua modu argian agertzen da, bai mendiko lepoetan eta gailurretan, bai lurraldearen zonalde estuetan (itsasarte, arroila, haran…), non fluxu-lerroak elkartu egiten diren, presioaren toki-jaitsiera eta haizearen abiaduraren eta errafagakortasunaren gorakada dakartzana.