UVI

Lurrazalera iristen den erradiazio ultramorearen intentsitateari balio numeriko bat esleitzen dion, mundu osoan estandarizatutako indizea. Formula matematiko baten bidez kalkulatzen da, zeinetan espektro elektromagnetikoaren 250 eta 400 nanometro arteko tartean, irradiantzia espektral solarraren (eguzkitik iristen zaigun energia erradiatzailea) eta «eritemarako erreferentziazko ekintza-espektroa» deritzonaren biderkadura integratzen den. Emaitzazko zenbakiak jakinarazten digu eguzki-esposizioak gure larruazalean kalterik ez eragiteko zer babes-neurri hartu behar diren. UVI kalkulatzeko, lekuan bertan neurketak egin daitezke espektrofotometro batekin eta formula matematikoan sartu, edo horretarako kalibratutako eta programatutako banda zabaleko detektagailu baten bidez zehatz daiteke.

Honela ere ezaguna: UV indizea