berotegi-efektuko gasak

Atmosferan dauden traza-gasak dira, jatorri naturalekoak edo antropikoak, uhin-luzera jakin batzuetan lurrazalak, hodeiek eta atmosferak berak igortzen duten erradiazioaren zati bat xurgatu eta igortzen dutenak, eta horrek berotegi-efektua sortzen du. Horien artean nabarmentzekoak dira nagusitzat jotzen direnak: ur-lurruna (H2O) -ugariena, baina proportzio oso aldakorrekoa-, karbono dioxidoa (CO2), metanoa (CH4), nitrogeno oxidoa (NO2) eta ozonoa (O3). Horiez gain, giza jardueren ondorioz esklusiboki sortzen diren gas-zerrenda luze bat dago, hala nola hidrofluorokarbonoak (HFC), perfluorokarbonoak (PFC) eta sufre hexafluoruroa (SF6). Berotegi-efektuko gas desberdinen eraginkortasuna zein ugaritasuna asko aldatzen dira batetik bestera. Halaber, atmosferan iraupen-denbora desberdinak dituzte.

Erlazionatutako terminoak: berotegi-efektua