berotze globala

Gaur egun oso erabilera zabaleko adierazpena, garai instrumentalean (xix. mendearen erditik aurrera) Lurraren gainazaleko airearen batez besteko tenperaturak izan duen igoerari erreferentzia egiten diona. Igoera hori batez ere atmosferan berotegi-efektuko gasen kontzentrazioaren gehikuntzaren ondorio da, eta hori, aldi berean, erregai fosilen erreketa masiboak eragindako emisioen ondorio da. Batzuetan, adierazpen hori klima-aldaketa eta aldaketa global gisa erabiltzen da.

Erlazionatutako terminoak: karbono dioxidoa (CO2)