geosmina
Streptomyces coelicolor bakterioak eta lurzoruan dauden zenbait zianobakteriok eta onddok sortutako substantzia kimikoa da, lurra bustitzean airera askatzen dena. Lurzoru lehor baten gainera erortzen den euriaren usain bereizgarriaren erantzule nagusia da. Tantek lurzoruaren aurka egiten duten talkak atmosferara igortzen ditu hautematen ditugun usain-substantziak. Terminoa antzinako grezieratik dator eta «lurraren lurrina» esan nahi du.
Erlazionatutako terminoak: petrikor