geruza atmosferikoa

Atmosfera bere azterketarako banatzen den geruza bakoitza. Kopurua aldakorra da, erabilitako irizpidearen arabera. Banaketarik ohikoena bost geruzatakoa da (behetik gora: troposfera, estratosfera, mesosfera, termosfera eta exosfera), tenperaturaren banaketa bertikalari erreparatuz. Geruza kopurua bitara murrizten da kontuan hartzen dena propietate fisiko-kimikoak (ozonosfera eta ionosfera) edo konposizioa (heterosfera eta homosfera) izanez gero.