geoingeniaritza

Klima-sistema nahita manipulatzeko diseinatutako teknika eta teknologien multzoa da, berotze globala geldiarazteko helburuarekin. Gaur arte garatu diren metodoen gehiengoa bi kategoria nagusitan sailkatzen da: 1) sistemara sartzen den eguzki-energia kopurua murrizten saiatzen direnak; eta 2) atmosferako CO2 kontzentrazioa murriztea helburu dutenak, karbonoaren xurgapen-gune garbiak handituz. Zientzialari atmosferiko askok klima-ingeniaritza aurreikus ezin daitezkeen ondorioak izan ditzakeen eskala handiko esperimentutzat jotzen dute, eta horrek eskala planetarioan abian jartzeak izan litzakeen arriskuei buruzko alerta pizten du.