metano (CH4)

Atmosferan dagoen hidrokarburo gaseosoa. Ur lurrunaren atzetik, berotegi efektuan gehien laguntzen duen bigarren gas-arrastoa da. Jatorri naturala zein antropikoa du. Jatorri begetaleko materia organikoaren deskonposizioak sortzen du, eta kantitate handitan sortzen da zingiretan eta lur hezeetan. Hausnarkariek ere isurpen-iturri garrantzitsua osatzen dute. Gas kolorge eta sukoi hau gas naturalaren osagai nagusia da, eta gainerako erregai fosilen zati ere bada.