mesosfera
Estratosferaren eta termosferaren artean dagoen atmosfera-geruza, gutxi gorabehera 50 eta 80 kilometroko altitude artekoa dena. Bertan, tenperatura gero eta txikiagoa da gora egin ahala, goiko aldean (mesopausa) –80 ºC ingurukoa izatera iritsi arte. Mesosferan airea oso arraroa (dentsitate txikikoa) da. Atmosferaren masa osoaren % 0,1 baino ez du hartzen. Gainera, goiko aldean molekula gaseosoak ioietan disoziatzen hasten dira, eta horrek ionosfera izeneko atmosfera-eskualdea sortzen du.