METAR
METeorological Aerodrome Report esapidearen akronimoa. Izen hori jasotzen du aerodromo baten ohiko meteorologia-txostenari dagokion kode edo mezu zifratuak. Txosten horiek automatikoki sortzen dira eta igorri aurretik berrikusi egiten dira; ordu erdiro edo orduro, aerodromo motaren arabera. Aireportu eta base aeronautiko ezberdinetan nagusi diren baldintza meteorologikoak ezagutzeko aukera ematen dute. METARrak informazio kopuru aldakorra izan dezake, baina beti formatu berari egokituta, ICAO erakundeak (Nazioarteko Abiazio Zibileko Erakundea) ezarritako jarraibideen arabera. Txosten horietarako sarbidea publikoa da -Internet bidez-, ez baitago pilotuentzat soilik mugatuta.